XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAN JOSE ZORRIA
Quadraspidiotus perniciosus
Garrantzia: Euskal Herrian aurkitu ez dugun arren, deskribatu egingo dugu, ez bakarrik egiten dituen kalte larriengatik, baizik eta herri askotako legeria fitosanitarioak izurri honek erasotako frutaren trafikoari ezartzen dizkion neurri zorrotzengatik ere bai.

Sintomak eta biologia: Kukurutx honen banako helduek ezkutu edo oskol txiki batekin estalita daude, emearena biribildua eta arrarena luzanga izanik.

San Jose zorria bibiparoa da.

Emea hori limoi-kolorekoa da eta egunero 8-10 bat larba erditzen ditu.

Hauek amaren oskoletik irten eta arboletan zehar abiatzen dira, izurria barreiatuz, leku egoki bat topatu arte.

Han kokatzen dira estilete baten bitartez, beronekin landareari izerdia zurgatuz.

Ezkutua osatzen dute eta ninfa eta intsektu heldu izatera iristen dira.

Urtero hiru belaunaldi haztea normala da.

Intsektuak, erasotako frutaren balio-murriztapena dakar, azalean geratzen diren oskolengatik eta intsektua finkaturik egondako unearen inguruan geratzen den aureola gorriskarengatik.

Zurari egiten dioten erasoa dela eta, arbola ahuldu egiten da eta igartzera ere iritsi daiteke.

Borroka: Honelako izurriak Gipuzkoan sar ez daitezen ugalketa-materiala (sagar-landareak, aldaskak, mentuak, etab.) ongi kontrolatzea gomendatzen dugu.